XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAIDER.- (Hasarre.) Makina zatar honekin eta gure irudimenarekin!

KOLDO.- Baina zuk uste al duzu tramankulu hau zerbait egiteko gaia dela?

MAIDER.- Gauza den ala ez, hemen geratzen bazara zeuk ikusiko duzu. (Makinatik soinu batzuk ateratzen hasten dira.)

KOLDO.- Eh Maider! Hau martxan hasi dela dirudi! (Gero eta soinu handiago. Argi batzuk ere pizten dira.)

MAIDER.- Egia! Botoi gorria zapaldu dut, eta zuk txirringola honi heldu. (Makina mugitzen hasten da.)

GORKA.- Koldo! Etorri laguntzera, Aiupenani!

KOLDO.- Ni kalera noa! Hor konpon Maria Anton!

(Koldo eszenatokitik atera baino lehen makinako argiak pizten eta itzaltzen dira.)

(Kea ikusten da. Ondoren iluntasuna eta ixilune txiki bat.)

(Argia pizten denean armairuaren gainean, zorabiatuak bi txotxongilo ikusten dira.)

(Maider eta Gorka bezelakoak izan behar dute.)

(Egia esan Maider eta Gorka dira, beraz jantzia, orrazkera eta aurpegia berbera dute.)

(Gero, Koldo azalduko da eta gauza bera gertatuko da.)

MAIDER Txotx.- (Eztulka.) Ai ai ai Zer gertatu da? Zorabiatuta nago.

GORKA Txotx.- Ez dakit baina ni oso arraroa sentitzen naiz.

MAIDER Txotx.- (Makinari begira.) Hara! Ikusi Gorka gure makina nolako haundia den!

Lehen ez zen horrelakoa! Handi handia bihurtu da.

GORKA Txotx.- Eta aulkia, eta kaiola. Arranopola!

Hor barruan txori erraldoi bat dago.

MAIDER Txotx.- (Kezkatuta.) Edo gu txikiagotu!

GORKA Txotx.- (Kezkatuta.) Bai, bai. Nik uste dut hori dela gertatu dena.

MAIDER Txotx. Ez kezkatu Gorka, Koldo, nire anaiak, amari gerta tutakoa kontatuko dio eta...

KOLDO Txotx. (Guztiz hasarre azaltzen da.) Zure anaia, eh, zure anaia, zure erruarengatik hemen dago zuek bezain kuzkurtuta.

MAIDER Txo.- (Far egiten.) Jo Koldo, ez dakizu zer itxura duzun!

KOLDO Txo.- (Hasarre.) Beno, Txantxa alde batera utzi eta ea irtenbide bat aurkitzen duzun.

Ni nire lagunekin ostera egiteko geratu naiz, eta itxura honekin...